Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Musikalis abesbatza Mutrikun izango da gaurkoan.
Musikalis abesbatza gaur komentuan

Musikalis abesbatza gaur komentuan

GORRITIBEREA

Sábado, 18 de marzo 2017, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Musikak toki nabarmena izango du gaurkoan izan ere, eguerdiko 13:00etan Musika Bandak udaberriko kontzertua eskainiko baitu Zabiel plazan, baina izango da besterik; arratsaldeko 20:00etan, Santa Katalina komentuan 'Musikalis' abesbatzaren kontzertua izango baita. Gogoratu 1990. urtean Javier Santacanak bere ikasleekin kamera talde bokala sortu asmoz eman zituela lehen urratsak. Gaur egun Iñaki Cárcamo da zuzendaria eta bidean hiru CD grabatu dituzte besteak beste; Aita Madinaren musika argitaratu gabeekin, Jesus Guridiren musika desberdinekin eta Arantzazuko musika artxiboan aurkitutakoekin. Gaurkoan Felix Mendelssohn-en 'Sei Liederrak' eta 'Francis Poulenc-en 'Chansons Francaises' obrak eskainiko dituzte. Guztira 15 pieza izango direlarik. Puntako kontzertua, jendeak erantzun beharko lukeena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios