Borrar
Mutrikun gazte gehien bizi den zonaldea Hirigibel kalea da.
'Mutrikun bizi eta lan' izenburuaz, hitzaldia gazte guztiei zuzendua

'Mutrikun bizi eta lan' izenburuaz, hitzaldia gazte guztiei zuzendua

19:00etan izango da Zabielen EH Bildu eta Ernaik antolatuta

GORRITIBEREA

Miércoles, 22 de febrero 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Gazteak omen dira etorkizuna hemen eta mundu osoan, baina ezer gutxi dakigu gazteen egoeraz, pentsaeraz edo eta asmoez». Lana, etxebizitza, ikasketak, mundua ikusteko ikusmoldeak... gaiak ugariak dira, eta hori bideratu asmoz, hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako Zabiel plazan, 19:00etatik aurrera. EH Bildu eta Ernai gazte erakundeak antolatu duen ekimenera, bi hizlari gonbidatu dituzte; batetik Bermeoko gaztedia zinegotzia den Juan Karlos Agirre, batik bat beraiek burutzen diharduten gazteei buruzko inkestaren zergatiak eta irtenbideak azaltzeko; eta bestetik Hernaniko zinegotzia den Garazi Etxarri, honek Hernanin Gaztedia Kontseilua nola eratu duten agertuko duelarik. Hi-tzaldia bilera partekatu bat izango da, pauso bat Mutrikun ere gaztediak dituen kezken inguruan antolatzeko, baina horrek ez du esan nahi gazteek bakarrik izango dutenik hitzaldira joateko aukera, helduek ere joan ahal izango bai dira, bilera guztiz irekia izango baita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios