Borrar
'Pikomelatos' pertsonaia beti dago haurrez inguratuta.
Karnabalen egitaraua

Karnabalen egitaraua

GORRITIBEREA

Miércoles, 22 de febrero 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mutrikuko Karnabalek bi egun izango dituzte; lehena ostiralean, eskoletako umeei zuzenduta eta egun zentrala larunbatean, egun osoko egitaraua izango duena. Ostiralean, 16:00etan, ikastolatik abiatu eta kalejira osatuko da 'Pikomelatos' pertsonaia, Banda Txikia, Goizeko Izarra ikastola eta San Migel ikastetxeko haurrak eta gurasoekin. Arratsaldeko 17:30ean berriz, Beheko Plazan, 'Txiki Txef' sukaldari tailerrak osatuko dira. Haur guztiak gonbidatuak daude ekimen berritzailera. Larunbatean berriz, goizeko 11:00etatik 13:00etara 'Txan Zirkua' izango da Zabielen Txantxangorri aisialdi taldekoekin batera. 13:00etan, berriz, Beheko Plazatik abiatuta, Gure Ametsa dantza taldea, Txistulari taldea, Buruhandi eta Erraldoien konpartsa, Soinujotzaile taldea eta 'Akelarre' antzerki taldearen kalejira osatuko da. Arratsaldeko 17:00etan berriz, haur berbena hasiko da Miruiatz frontoian Kantu Kolore taldearekin. Nobedadea segidan izango da; Mutrikun dan-tza garaikidea ikasten ari diren 30 haurrek estreinaldia egingo bai dute frontoian. 19:00etan, berriz, ohiko kalejira osatuko da Txurruka plazatik abiatuta Musika Banda eta 'Pikomelatos' pertsonaiarekin. Kalejira amaitu bezain laster hasiko da Beheko Plazan iluntzeko Diskodan-tza, haurrei zuzendua eta gaueko 23:00etatik aurrera berriz gaueko Diskodantza hasiko da.

Bertan behera aurkezpena

Udaleko kultura batzordeak antolatutako 'Party&Borroka' liburuaren aurkezpena bertan behera gelditu da. Gogoratu, Jon Andoni del Amok egindako tesi doktorala eta Euskal Herriko Unibertsitatean defendatutakoan oinarritua dagoela Txalaparta argitaletxeak argitaratutako liburua. Bihar aurkeztekotan zen, baina momentuz bertan behera gelditu da ekimena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios