Diario Vasco

Gurasoen formazio saioa gaur Zabiel kultur etxean

Eskolako umeen gaietarako sortu berria den Herriko Koordinazio Sareak antolaturik, formazio saio ezberdinak adierazten dira, eta horien artean gaur, arratsaldeko 18:30etik 20:00ak bitartean, Zabiel kultur etxean gauzatuko dena. Gogoratu Herriko Koordinazio Sarean parte hartzen dutela besteak beste; udal korporazioko ordezkaria, udal langilea den teknikaria, kale hezitzaileak, hiru ikastetxeetako zuzendariak, Segurtasun Saileko ordezkaria eta Osasun Zentroko ordezkaria.

Talde honek daraman lan lerroan, momentuz formakuntzan jarri dituzte indarrak, eta hiru ataletan banatu dituzte ekimenak; herriko hezitzaileak (formal zein ez formalak), umeena (ikastetxeetan) eta gurasoei zuzendutako saioak. Hain zuzen ere gurasoei zuzendutako saioa izango da gaurkoa, eta landuko duten gaia honakoa; 'Helduen eskuartzea adin txikikoen arteko gatazketan'.

Formakuntza saioa segurtasun saileko ordezkariak burutuko du, eta bi hizkuntzak erabiliko dira; aurkezpena eta proiekzioa euskaraz eta azalpenak gazteleraz. Jardunaldi irekia izango da, beraz edonor joan daiteke bertara eta ez da aurrez izenik eman beharko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate