Borrar
Gizarte sozialeko baliabideen berri emango da gaurko hitzaldian.
Gizarte sozialetan ditugun eskubideei buruzko hitzalida antolatu du EH Bilduk

Gizarte sozialetan ditugun eskubideei buruzko hitzalida antolatu du EH Bilduk

Gaur arratsaldeko zazpietan izango da Zabielen

GORRITIBEREA

Miércoles, 15 de febrero 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eskubide sozialak gai bezala hartu eta hitzaldia antolatu du gaur arratsaldean Mutrikuko EH Bilduk. 19:00etan izango da Zabilen kultur etxean, eta bertara edonor joan daiteke.

Hizlariak, berriz, Nerea Kortajarena, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea, eta Arritxu Manterola, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria izango dira. Hitzaldia motibatze aldera, halako hausnarketa egiten dute; herrian behin eta berriro esaten ari dira Udalak mutrikuarren egoera soziala zein den jakiteko, azterketa sakona egin beharko lukeela, eta oinarri horietatik irtenbide egokiak aplikatu, bereziki prekaritatean edo bazterkerian bizi diren pertsonei ahalik eta hobekien laguntzeko.

EH Bilduren ustetan, mutrikuar asko dira egoera penagarrian bizi direnak, baina bitartekeritzak huts egiten du arrazoi desberdinak medio. Berain ustetan sektore desberdinak kontutan hartuz; pentsiodunak (jubilatuak eta alargunak..), langabetuak, gazteak, inmigranteak, lan kontratu miserableak dituztenak edo umeak kontutan hartuz 1.000 bat pertsona izan daitezke bazterkerian edo prekaritatean bizi direnak. Bestalde mutrikuarren batez besteko irabaz maila Gipuzkoako baxuenetakoa da, eta horren aurrean zer egin galdetzen dute. Lehenik eta behin bazterkeria egoeran zenbat lagun bizi diren jakin beharko litzateke, eta ondoren informazio eskaini dauden bitartekoetara nola egokitu jakin ahal izateko. Hori bideratzeko izango da gaurko hitzaldia, ze aukera dauden zehatz-mehatz emateko besteak beste.

Korrika batzordea

XX. Korrika apirilaren 5ean, goizeko 9:30ean pasako da Mutrikutik. Horren atarian burutuko diren kultur ekimenak antolatzeko eta batez ere egun bereko kilometroak banatzen joateko, Korrika Batzordea bilduko da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Luardon. Bilera irekia izango da beraz ideiak zien ekimen berriak proposatu nahi dituzten guztiak daude deituak bertara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios