Diario Vasco

Etxeberri enparantzari aurpegia berritu diote

Pergola bota eta horma berritu dute.
Pergola bota eta horma berritu dute. / A. Z.

Herriko enparantzaren atzekaldean dagoen Etxeberri plazan lanak laster amaituko dira. Udalak iazko udan hasi zituen berritze lanak bertan.

Enparantza horretan pergola bat zegoen eta hau glizelia izeneko landare edar baten bidez estaltzen zen. Bere azpian zeuden eserlekuak oso gutxi erabiltzen ziren, hezetasunez beteriko tokia zelako eta Mendaroko Udalak pergola hori ken-tzea erabaki zuen toki argitsuago baten bihurtzeko asmoz.

Pergola bota zutenean horma oso zaharturik eta itxura ez oso politean agertu zen eta, ondorioz, horma, harriz jostea erabaki zuten. Orain, askoz ere toki erakarriagoa eta garbiagoa dela esan daiteke.

Hasieran esan dugun bezala, oraindik ez dira lanak bukatu eta hemendik gutxira jolas espazio berri batean bihurtzea nahi da inguru hori. Horretarako orain arte herrian inon ez dauden jolas mota berri batzuk jarriko dituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate