Diario Vasco

Antzerkia, musika eta dantza aurten inauterietan

Hilaren 24tik 28ra izango diren inauterietarako, adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu du Ondarroako Udalak. Barikuan, Beikozinin izango den antzerkiak emango dio hasiera aurtengo egitarauari eta martitzenera bitartean dantza, antzerkia, musika, play back txapelketa... izango dira Ondarroan. Horretaz gain, dagoeneko inauterietako denda eta tabernen apainketa lehiaketan izena emateko epea zabalik dago. Izena eman nahi duenak udaleko Kultura Sailean, jrosa@ondarroakoudala.net helbidera idatzita edota 94 683 3669 telefonora deituta egin beharko du hilaren 23ko eguerdiko ordu biak baino lehen. Denda eta tabernak lehiaketan parte hartzeko hilaren 25eko 17:00etarako apainduta egon beharko dute.

Kamiñalde

Atzo, Esko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak izan ziren Ondarroan. Bilera hasi baino lehen, San Ignazio kalean kaltetutako etxeak ikustera joan ziren. Ondarroako udal teknikariak eta Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga, Eneritz Basurko eta Loren Arkotxa izan ziren atzoko bileran. Diru kontuak aztertu zituzten Ondarroan bildutako politiko eta teknikariek eta Ondarroako Udalak emergentziazko lanak ordaintzeko falta diren 2,3 milioientzako proposamen bat eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiari. Horretaz gain, emergentziako lanak bukatutakoan geratzen diren urgentziazko lanak faseka egitea aztertzekotan geratu ziren teknikariak. Modu horretan kostuak ere zatika ordaintzeko aukera lortu nahi zuten. Hurrengo bilera 15 egun barru egitea adostu dute bertaratutakoek, oraindik ere ordain-tzeko dagoen dirua nola bideratu behar den denen artean adosteko.

Hitzaldia

Heba Nuseibeh, Mayson Qawasme eta Ohaila Shomar emakumeen elkarte palestinarretako ordezkariek hitzaldia eskainiko dute, hilaren 17an, 18:00etan Etxelilan. HItzaldiaren aurretik gure herria ezagutu eta baita Etxelilako dinamika gertutik ikusteko aukera izango dute hiru ordezkariek. Aipa-tzekoa da Amal Syam ere Euskal Herrian egingo duten bisita labur honetara etortzekoa zela baina Gazatik irtetzeko baimena lortzeko arazoak izan ditu. Behar duenarentzako haurtzaindegi zerbitzua egongo da, baina beti lez, marti-tzena baino lehen abisatu beharko du interesa duenak.

Ohaila Shomar Jerusalem ekialdetik dator eta SAWA elkarteko zuzendaria da. SAWA Jerusalemen sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea feminista eta laikoa da. Beraien helburua mota guztietako indarkeriaren aurka borroka-tzea da eta bakearen kultura sustatzeko lan egitea. Telefono honek Gaza, Cisjordania eta Jerusalem ekialdean funtzionatzen du eta hilean 2.000 kasu berri iristen zaizkiela zehaztu dute elkerteko kideek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate