Diario Vasco

Nazarenoaren zazpiurrena

Nazarenoaren inguruko ospakizunek jendetza biltzen dute komentuan.
Nazarenoaren inguruko ospakizunek jendetza biltzen dute komentuan. / GORRITIBEREA

Joan zen astelehenean hasi zen Santa Katalina komentuan Nazarenoaren zazpiurrena. Egunero bezala goizeko 9:00etan meza izaten da Ramon Egaña erretorea buru delarik, eta meza ondoren burutzen da zazpiurrena.

Arratsaldeko saioa berriz 18:30ean izaten da egunez egun eta kasu horretan otoitzaldia Jesus Mari Mendizabalek zuzentzen du.

Igandean berriz meza nagusia goizeko 11:00etan izango da Jabier Basurko buru delarik, eta zazpiurrenaren amaiera arratsaldeko 18:30ean izango da erretorearen eskutik.

Gogora gainera gaur 75 urte betetzen dituela Don Ramonek, beraz zorion desio faltarik ez du izango egunean zehar.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate