Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Urteberri egunean hain arrakastatsua izan zen Arnoko igoerako protagonistak.
Igandean mendi irteera

Igandean mendi irteera

GORRITIBEREA

Miércoles, 11 de enero 2017, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lehen irteera Urteberri egunean burutu zuten Arnora, eta hurrengoa berriz igandean burutuko dute Bizkaia aldera. Ohi bezala, Deba, Ondarroa, Markina eta Lekeitioko mendi taldekoekin batera antolatu dute irteera. Mutrikun goizeko 7:45ean izango dute autobusa Txanbolingo biribilgunean. Burutuko dute ibilaldia berriz honakoa izango da; Elantxobe-Atxurkulu-San Pedro-Atxarre-Kanala. Beraz Elantxoben hasi eta Laidan bukatuko dute. Goiz ibilaldia izango da eta bazkaltzeko etxera etortzeko moduan izango dira.

Izena emateko epea, bihar ostegunez amaitzen da, horretarako 'Aparra' moda dendara joan beharko dutelarik interesatuek. Bestalde, Urteberri egunean, bigarren aldiz Burumendi Mendizale Taldekoak, herriko hamahiru gazteen lagun-tza izan zuten jaki eta edari guztiak Arnoko errefuxiora garraiatzeko. Hauek izan ziren gazteak; Maren Andonegi, Irati Irizar, Ane Elizburu, Itzea Andonegi, Maitane Andonegi, Izaro Alvaro, Izaro Xarpa, Diego Balcazar, Iare Davila, Ane Urresti, Gari Larrañaga, Unax Urkiri eta Alex Royo.

Saritu berriak

Gabon bueltan izaten diren zoketa desberdinetako irabazleak azaltzen ari dira apurka- apurka. Errege bezperako mariskararen zenbaki saritua 4.355 izan zen eta saritua berriz Amagoia Basurko. Bestalde Batzokiak antolatutako otarraren zozketan 6.742 zenbakia izan zen eta garailea Laureano Sánchez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios