Diario Vasco
Moilatik heltzen den erregea izaten da ikusgarrienetakoa, eta aurten traje berriekin gainera.
Moilatik heltzen den erregea izaten da ikusgarrienetakoa, eta aurten traje berriekin gainera. / A. G.

Moilako erregearen pajeek jantzi berriak estreinatuko dituzte bihar

  • Errege Magoen kabalgata arratsaldeko 19:00etan abiatuko da

Bihar ospatuko den Errege Magoen kabalgata jendetsuak zenbait nobedade izango ditu, batez ere jantziei dagokienez, izan ere moilatik etortzen den Gaspar erregearen pajeek jantzi berriak estreinatuko dituzte. 20 traje dira guztira egokitu dituztenak Zabiel Eskulan taldekoek, eta ikusi dituztenak aitortu dutenez, ikusgarriak gelditu omen dira.

Ordutegiari dagokionez ez da nobedaderik izango bihar, lehenik, arratsaldeko 18:00etan, Meltxor erregea, Olentzero eta Mari Domingirekin batera San Migel erresiden-tzia bisitatuko dute 'erregeen opila' eta erregaliak eskuratzeko bertakoei. Irteera ofiziala ordea, arratsaldeko 19:00etan izango da herriko hiru puntu desberdinetatik; San Migeletik Meltxor, moilatik Gaspar eta Samikollatik Baltasar.

Errege bakoitzak bere komitiba eroango du, Meltxorrek nekazari-tza mundua ordezkatuz; poniak, antxumeak, oiloak eta untxiren bat ere bai. Gaspar erregeak, berriz, arrantza mundua ordezkatuko du bere ontzi, arraun, sare, otarra eta baita buxak ere bere argi desberdinekin. Azkenik Samikollatik Baltasar helduko da duela lau urte estreinatuko zituzten jantzi ikusgarriak erakutsiz. Guztiak ere Beheko plazan elkartuko dira Herodesen ihesa errepresentatzeko, eta ondoren hartuko dute Goiko plazarako bidea Erdiko kaletik barrena. Behin Txurruka plazara iritsi ondoren, jaiotza bizia bisitatuko dute lehenik, ondoren Udaleko arkupetan jarriko direlarik umeen eskutitzak jasotzeko. Errege bakoitzak bere musika taldea eramango du; San Migelekoak Trikitixa taldea, Moilakoak Txistulari taldea eta Samikollakoak Musika Banda. Biharkoaren irudi bat edukitze aldera, egin kontu guztira ia 500 bat pertsona biltzen dituela, Mutrikun burutzen diren ekimen guztietan, garrantzitsuenetakoa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate