Borrar
Goizean Kalean kantuz-eko kideak aritu ziren eta arratsaldean joku eta karaokearen txanda izan ziren.
Joku eta musikarekin ospatu  zen Deban Euskararen Eguna

Joku eta musikarekin ospatu zen Deban Euskararen Eguna

Gaur goizerako kantu-jolasak prestatu dira herriko plazan

ANDER SALEGI

Domingo, 4 de diciembre 2016, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna, izanik Deban ekintza ugari antolatu ziren egun guztian zehar. Eguerdian, Kalean kantuz-eko kideak aritu ziren kaleak alaituz beraien kantuekin. Herritar askok parte hartu zuten beraiekin batera eta giroa berotzen.

Arratsaldea ekintzaz bete zen herriko toki desberdinetan. Eguraldi ona aprobetxatuz Kolore Anitz Aisialdi Taldeak joko eta tailer desberdinak antolatu zituen. Txikienek puzgarriekin jolasteko aukera izan zuten; beste batzuek aldiz dominak egin zituzten 'Euskaraz bizi nahi dut' esaldiarekin. Aurpegia margo-tzeko, zango gainean ibiltzeko eta antzararen jokoan aritzeko aukera eskaini zuten Kolore Anitzekoek. Ondoren, ordu berean, baina herriko punta bakoitzean bi ekintza antolatu ziren.Batetik, Gaztelekuan, bost gazte taldek Euskaraokean parte hartu zuten, batzuk binaka, beste batzuk taldeka euren abestirik gogoenak abesten. Batzuk, ahots oso ona azaldu zuten beste batzuk, ordea, gehiago praktikatu beharko dute hurrengo urterako ispiluaren aurrean. Azkenean, Aldapa Gora eta Lepoan hartu iritsi ziren finalera. Helduagoak, Maxi tabernan bildu ziren Beatriz Egizabalen eskutik, ipuin bat entzuteko.

Baina ekintzak ez ziren atzo bukatu eta gaurko kantu jolasak prestatu dituzte Txantxariak taldearen eskutik. Plazan bilduko dira 12:00etan ume eta helduekin momentu paregabeak igarotzeko jolasen eta kantuen bidez. Talde honen helburuak, aisialdi guneetan euskararen erabilera handitzea eta kalean egin daitezkeen euskarazko jolasak erakustea dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios