Diario Vasco

Mendaro ere, euskararen alde

Iaz bezala gaur ere jaialdi dotorea espero da.
Iaz bezala gaur ere jaialdi dotorea espero da. / A.Z.

Bihar abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen delako gaur egun osoan zehar hainbat ekintza eta tailer desberdin antolatu dira. Udalak, Mendaro Ikastolak eta Arno Guraso elkarteak bat egin dute euskararen egunarekin eta bakoitzak bere ekarpen propioa egingo du egun arrakastatsua izan dadin.

Ikastolako jaialdia

Ikastolako irakasle, ikasle eta Txokolok bat egingo dute euskararen alde eta Ikastolako patioan arratsaldeko 15:15ak aldera, Imanol Zubieta musikari eta idazlearen omenez bere abestiak kantatuko dituzte. Urtero ohi duten bezala, jaialdian parte hartu duten haur eta gaztetxo guztien artean gaztain erreak banatuko dituzte.

Ipuin kontalaria

Udal liburutegiaren eskutik ipuin kontalari saioa antolatu da, Ines Bengoa ipuin kontalariak, hainbat ipuin tradizional kontatuko dituelarik. 50 minutuko saio hau liburutegian izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta 6 urtetik gorako gaztetxoei zuzendurik dago.

Euskal kantu kalejira

Bukatzeko Arno guraso elkarteak udalaren laguntzarekin, euskal kantu kalejira antolatu du. Azpilgoetan hasiko dute ibilbidea arra-tsaldeko 18:30ean eta 20:00ak aldera bukatzeko asmoa dago Mendarozabal auzoan. Partehartzaileak erdigunetik pasatzen direnean, euskal abestiek eta txalapartaren zuzeneko doinuek gure hizkuntza anzestralaren sustraietara murgilduko dituzte.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate