Diario Vasco

San Migel ikastetxeko haurreskolan matrikula zabalik

Bihar arte irekia dago San Migel ikastetxean 0 eta 2 urte arteko haurrentzako haurtzaindegian matrikula burutzeko epea. Eskaintzen dituzten ordutegiak, nolako ekintzak burutzen dituzten eta beste zenbait xehetasun nahi dituenak, www.sanmiguelikastetxea.eus web orrian edo bestela 943.60.31.95 telefonora deituta. Bihar amaitzen dela epea. Bestalde, gaur 18:00etan, guraso eta irakasleentzat hitzaldi bat izango dute. Isabel Fernandez adituak 'Adimen emozionalari' buruz mintzatuko baita. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate