Diario Vasco

Akelarre taldearen bost obra laburrekin bukatuko da Antzerkiaz Blai

'Modeloak beti dira berdinak' obraren errepresentazioa burutzen Akelarre taldekoak.
'Modeloak beti dira berdinak' obraren errepresentazioa burutzen Akelarre taldekoak. / GORRITIBEREA
  • 10:00etan eskainiko dira ikasleentzat Zabiel kultur etxean, eta larunbatean, 18:00etan, publiko guztiarentzat

Marisa Martinezek zuzentzen duen Akelarre taldeak eskainiko dituen bost obra labur taularatu ondoren bukatuko da aurtengo Antzerkiaz Blai egitaraua. Bost obra horiek gaur goizeko 10:00etan eskainiko dira ikasleentzat Zabiel kultur etxean, eta larunbatean, arratsaldeko 18:00etan izango da emanaldia publiko guztiarentzat. Bost obra horiek hauek izango dira; 'Panpinen denda', 'Eta azterketa zer?', 'Modeloak beti dira berdinak', 'Gora eskuak hau lapurreta bat da', eta azkenik, 'Ordenagailua ordenatua'. Sarrera doan izango da kasu guztietan, eta gaur ikasleek badira protagonistak, larunbatean gurasoak izango dira.

Bestalde, joan zen igandean Goizeko Izarra taldeak eskaini zuen 'Gerra zibila Mutrikun' emanaldiak arrakasta handia izan zuen, errepresentazioetarako aretoa erabat bete bai-tzen. Estanpa eran egindako kontakizuna oso erreala gertatu zen bertaratu ziren askorentzat eta beste askorentzat berriz hain hurbil dagoen oroimen historikoa berreskuratzeko ariketa.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate