Diario Vasco

'Goienetxe' eibarren

Mutrikuar asko izango dira gaur Eibar aldera joko dutenak bertako San Andres azokaz gozatzeko. Ekoizleen artetik 'Goienetxe' gaztandegia izango da Mutrikutik joan den bakarra, izan ere aurten izan den fruitu eskasia medio 'Sagarmiña' ez baita joango eta ezta 'Ondare' ere, Gabonetako kanpainarekin bete-betean sartuta bai daude. Joango diren guztien oroimenean izango da Juan Mari Narbaiza bertsolaria, Mutrikuko Santeskean hainbat urtetan aritua eta duela gutxi joan zaiguna

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate