Diario Vasco
Unai Etxeberria.
Unai Etxeberria. / A.Z.

Unai Etxeberria txapeldun izan zen Alkorta igoera mendi lasterketan

Pasa degun larunbat honetan XI. Alkorta gaineko mendi lasterketa izan zen. Mendi korrikalariak Udaletxe azpian hasi eta Alkorta baserriraino joan ziren, 4,5 kilometroko ibilbidea eginaz. Ibilbide motza baina oso gogorra egin behar izan zuten, bide gehiena aldapa gogorrez osaturik dagoelako eta tartean, %11ren bueltako pendizak gainditu behar izan zituztelako. Alkorta baserrira igotzen lehena, Unai Etxeberria izan zen eta honen denbora 21'32''koa izan zen, aurreko urteko irabazlearen baino 34'' gutxiago, bigarren postua Hasier Muruarentzat izan zen 23'21''denborarekin eta hirugarren postua Julen Salaberriak lortu zuen 23'43''. Mendaroko lehen postua Eneko Salegik lortu zuen, 27'46'' denborarekin. Emakumeetan Igone Eriz izan zen guztietan txapelduna, parte hartu zuen emakume bakarra izan baitzen. Aipamen berezia ere egin beharra dago Aitor Ugarteri, gaztetxo honek 26'25'' igotzea lortu baitzuen, laugarren postua eskuratuz.

Ipuin idazketa tailerra.

Ipuin idazketa tailerra, gaur izango da arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 19:00ak arte herriko Ludotekan. Peru Magdalena kazetari eta idazlea izango da tailerraren arduraduna. Gaurko saio hau, LHko 5 eta 6. mailetan ikasten dabiltzan gaztetxoentzat zuzendurik dago. Ostiralean berriz bigarren saio bat burutuko da, ordu eta toki berdinean , bain egun horretan DBHko gazteei zuzendurik izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate