Diario Vasco

Antzerki emanaldia

Aurrera doa aurtengo Antzerkiaz Blai egitaraua, eta gaur 19:00etan, Zabiel kultur etxean, bertakoa den Goizeko Izarra an-tzerki taldearen txanda izango da. Aurkeztuko duten lana 'Gerra Zibila Mutrikun'; 14 urtetik gorakoentzako antzezlana, eta bertan 1936n gerra nola bizi izan zen kontatzen da; nola iritsi zen, militarrak herrian, atxiloketak, herritik kanpora bidalitakoak eta abar luze bat. Joan zen ostegunean izan zen aurrestreinaldia Gaztetxian, eta aretoa erabat bete zen, beraz gaurkoan ere beste horrenbeste gertatuko denez, garaiz joan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate