Borrar
Jauja' Eskubaloi Taldeko emakume seniorrak 1988. urtean.
Gipuzkoako zestazko finalak

Gipuzkoako zestazko finalak

Gipuzkoako kluben arteko zetazko finalak jokatuko dira Miruaitz frontoian arratsaldeko 19:00etatik aurrera

GORRITIBEREA

Viernes, 25 de noviembre 2016, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako kluben arteko zetazko finalak jokatuko dira gaur Miruaitz frontoian arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lau kategorietatik hirutan mutrikuarrak izango dira finaletan, beraz, berriro ere agerian geldituko da 'Danok Bat' eskolakoek duten potentziala. Kadeteetan 30 tantotara, Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal, Donostiako 'Jai Alai' eskolako Alberro eta Hernandezen aurka neurtuko dira. Jubeniletan 35 tantotara, Aitor Manzisidor eta Xabier Astigarraga, Zumaiako Agirre eta Saezen aurka jokatuko dute.

Nagusien 2. mailan 35 tantotara baita, Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor, Zumaiako Manterola eta Alonso izango dituzte aurrez aurre, eta azkenik, nagusien 1. mailan 35 tantotara, Zumaiako Kosme Agirre eta Unaia Uranga, Donostia 'Jai Alai' eskolako Asier eta Unai Alberro anaien aurka neurtuko dira. Jaialdiak animatze aldera, apustu motaren bat ere egongo da, eta bukaeran Federazio zein Udaletxeko agintarien eskutik txapelak jasoko dituzte irabazleek.

Bestalde, arratsaldeko 19:30ean, Zabiel erakusketa aretoan, Jauja Eskubaloi Taldea sortu zeneko 30. urteurreneko ekintzen presentazioa burutuko da, eta bide batez urte hauetako historia jasotzen duen argazki erakusketa zabalduko dute, abenduaren 3ra bitartean zabalik egongo dena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios