Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Mutrikuko Gaztetxiak hamabost urte betetzen ditu.
Ardo dastaketa Gaztetxiaren  15. urteurrena ospatzeko

Ardo dastaketa Gaztetxiaren 15. urteurrena ospatzeko

Gaur antzerki emanaldia izango da 20:00etan Goizeko Izarra taldearekin

GORRITIBEREA

Jueves, 24 de noviembre 2016, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hamabost urte dira Mutrikuko Gaztetxia sortu zela Zubixa plazan zegoen abere hiltegiko beheko solairuan, eta urteok ospatu asmoz hainbat ekimen izango dituzte hiru egun hauetan zehar. Hasteko, gaur 20:00etan, Goizeko Izarra antzerki taldeak 'Gerra Zibila Mutrikun' obraren aurre estreinaldia burutuko du, izan ere igandean, 19:00etan izango da estreinaldi ofiziala Zabiel kultur etxean.

Biharkoan, berriz, ekimen interesgarri bat izango dute esku artean, izan ere Gaztetxiak eta Alkolea ardotegiak elkarlanean antolatuta, Errioxako ardoen dastaketa izango da. urtekoa, zuria, kriantza eta erreserba ardoak dastatuko dituzte, eta horiek laguntzeko herriko produktuak diren 'Conservas Zizzo' enpresako hegaluze kontserbak eta 'Goienetxe' gaztandegiko gaztak dastatu ahal izango dituzte. Ardo dastaketan parte hartzeko 5 euro kobratuko dira lagun bakoitzeko, eta pare bat ordu iraungo du, izan ere gaueko 22:30ean, 'Txikiren bakarrizketa' monologoa izango da. Larunbatean, berriz, arratsaldeko 19:00etan, 'Txaranga-poteua' izango da gaztetxetik abiatuta eta gaueko 23:00etan, Norman taldearen kontzertua izango da eta ondoren DJ Osoro&Ondoro musika jarduna izango da goizalderarte. Aipatu baita Gaztetxia erabat berraldatu dutela; kon-tzertuetarako zein proiekzioetarako prestatu, hormak zuritu eta azken finean aurpegi aldaketa bat erantsi. Gonbitea herri guztiari luzatu diote, baina bereziki hamabost urte hauetan langintza desberdinetan bertan izan diren guztiei.

Brontzeko saria Mutrikura

Joan zen astean ospatu zen World Cheese Award lehiaketa Donostian, eta bertan gazta ketuen artean, brontzezko saria Mutrikuko 'Goienetxe' gaztandegiak eskuratu zuen. Gogoratu Artzai Gazta kooperatibako 116 kideetako bat dela Olatzko gaztandegia, eta horrez gain bertan gauzatu zen Gazta Market salmentan ere parte hartu zutela. Gogoratu baita ere Mutriku eta inguruan hainbat tokitan saltzen dutela beraien produktua, urrutira joan gabe, bihar bertan Gaztetxian izango den dastaketan parte hartuko dute, eta zer esanik ez urtea amaitu baino lehen izango diren azoka berezi desberdinetan.

Gaur osoko bilkura

Hileko azken osteguna izanik, gaur 19:00etan, osoko bilkura izango da Udal pleno aretoan. Sei puntu izango dira guztira; aurreko aktaren onarpena; alkatetza, hirigintza eta ongizate alorreko ebazpenen berri ematea; Udal jardueraren kudeaketako zenbait ekintzen berri ematea, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren estatutuen aldaketa onartzea, Euskararen Nazioarteko Eguna-2016 adierazpena onartzea, azaroaren 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna adierazpena onartzea baita eta azkenik erregu-galderak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios