Diario Vasco

Emakumeenganako indarkeriaren aurpegiak ikustarazteko hitzaldia

  • Malen Aldalurrek eta Ana Iruretagoienak eskainiko dute gaur arratsaldean udaletxeko batzar aretoan

Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospa-tzen delako, Mendaroko tratu onen aldeko taldeak hainbat ekintza antolatu ditu emakumeenganako indarkeriaren aurkako astean zehar.

Gaur arratsaldeko 19:00etan aurrera, udaletxeko batzar aretoan 'Indarkeriaren aurpegiak ikusaraziz' hitzaldia izango da, Malen Aldalur eta Ana Iruretagoiena, Kitto! Aldizkari digitaleko kazetari, kide eta sortzaile diren bi emakume hauek izango dira hitzaldiaren protagonista nagusiak.

Saioan, indarkeria matxista normalizatuen irakurketarako gakoak landuko dituzte, identifikizaiorako tresnak azalduz eta aurre egiteko mekanismoak aztertuko dira besteak beste.

Hitzaldira ahalik eta jende gehien joan dadin, zaintza zerbi-tzua egongo da Ludotekan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate