Diario Vasco

Lizarpe gainera igotzeko 'kirol aldapa'

Desnibel handia eta 5 kilometroko luzeera du aldapa honek.
Desnibel handia eta 5 kilometroko luzeera du aldapa honek. / A.Z.

Alkortara iristeko bideak edo Leizarpe gainera iristeko aldapak, zer eman asko dauka gure herrian. Bost kilometroko igoera eta %10 eta 20ko desnibela duen aldapa gogorra denez, hainbat proba, apustu, lehia, lasterketa... antolatzen dira bertan. Hilabete honetan eta datorrenean bi proba desberdin ikusteko aukera izango dira.

Alde batetik, hilaren 26an, larunbata, Alkortara XI. igoera burutuko da, proba honen modalitatea korrika delarik eta gero, hurrengo abenduaren 18an Mendaroko Giza proba taldekoak Renault 4L bat, kaletik Leizarpe goraino, tiraka eramateko asmoa daukate.

Udalbatza ez ohikoa

Gaur iluntzeko 19:30ean udaletxeko ez ohiko udalbatza egingo da. Datorren ekitaldi ekonomikorako aurrekontuak onartzea izango da landuko duten gai bat eta baita ere, bi adierazpen instituzional onartzea nahi dira, bata emakumeenganako biolentziaren aurkako adierazpena eta bestea euskeraren egunerako adierazpena. Laugarren gai bat ere landuko dute, Jose Mª Linzoroso kalearen atzekaldean dagoen enparantzari Martzela Osoro Mendaroko emakume ezagunaren izena izenda-tzea, hain zuzen ere.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate