Bihar, 'Putinen Guardasola'

Obra gustagarria da bihar eskainiko den 'Putinen Guardasola', Tolosa eta Agirreren eskutik. /
Obra gustagarria da bihar eskainiko den 'Putinen Guardasola', Tolosa eta Agirreren eskutik.

GORRITIBEREA

Bihar ostirala, gaueko 22:00etan, Zabiel kultur etxeko ganbaran, aurtengo 'Antzerkiaz Blai' programako bigarren emanaldia izango da. 'Xentimorik gabe' an-tzerkia taldeak, 'Putinen Gauardasola' obra arrakastatsua eskainiko dute doan.

Eskenatoki gainean Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktore ezagunak arituko dira komedia eskainiz. Gidoia honetan oinarritzen da; lehendakariak, euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar du eta langintza inportante hori Ray eta Nik bikoteari aginduko diete, ondorioz gaur egungo irakurketa guztiak geldituko dira agerian; talentua, eskarmentua, agindua, gustua, erronka eta berebiziko metodo berria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos