Diario Vasco

Ikastolan galdara berria jarri dute

Orain dela aste batzuk neguaren etorrera hor dagoela gogorazteko, euria eta hezetazunaren konpainia izan dugu. Bi elementu horiek tenperaturen jaitsiera ekarri dute eta ondorioz etxe, lantegi, bulego, ikastetxeetan... berogailu sistemak berriro piztu behar izan ditugu. Ikastolako ikasle eta irakasleak udazken-negu sasoian giro epelean egon daitezen, Udalak 67.066, 48 euroko inbertsioa egin du. Diru hori galdara berri bat jartzeko erabili dute.

Momentuz, Gipuzkoako Foru Aldunditik bi diru-laguntza jaso dira. Alde batetik, 2.500 biztanle baino gutxiagoko herrientzako Lurralde Orekarako departamentutik, 9.464,25 euro jaso dira eta, bestetik, energiaren aurrezpena eta eraginkortasunetik beste 29.670 euro jaso dituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate