Diario Vasco

Mutrikuko grabazioa larunbatean burutuko da kultur etxean

Itsas ertzeko euskal doinuen proiektua aurrera doa eta bete-betean grabazio unean sartuak daude. Dagoeneko Ondarroako hiru kantak grabatuak daude eta hurrengo asteburuan grabatuko dira Deba, Mutriku eta Lekeitioko kanta zaharrak. Mutrikuko grabazioa hurrengo larunbatean izango da arratsaldeko 16:00etatik aurrera Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Horretarako aulki guztiak batuko dituzte atzean eta guztira 80 bat kantari izango dituzte lau bat orduan zehar. Bukaeran luntx txiki batekin amaituko dute ekimena. Lehenik sopranoak grabatuko dituzte, gero altuak, tenoreak, baxuak eta azkenik denak batera. Gogoratu Mutrikuko hiru kantak hauek izango direla; Ene Mutriku maitea, Amets egin eta Mutrikuko kantak. Guztiaren buru AME estudioko arduraduna den Axular Arizmendi izango da eta Erdiko Kaletik barrena doazenei eskatzen zaie ahalik eta isiltasun handiena gordetzea grabazioa burutzen den bitartean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate