Diario Vasco

Oinezko zubiaren mantenimendu lanak azken txanpan sartu dira

Zubiaren itxura berria.
Zubiaren itxura berria. / ZABALA

Azpilgoetako auzoa eta Herriko enparantza batzen dituen Errekabarren zubiaren mantenimendu lanak azken txanpan sartu dira. 2009. urtean, zubiaren zati bati, eztalki bat jarri zioten eta ordundik gaur arte, zubiari ez diote beste inolako berrikuntzarik egin. 36.574euroko aurrekontuarekin ¡Cordón Viarchao' enpresako langileak margoketa lanetan aritu dira eta lan hauek laister amaituko dituzte. Pasarela izenarekin ezagutzen den oinezko zubi honek itxura berria hartu du eta Gipuzkoako koloreak, txuria eta urdiña, zubian lehen apaintzen zituzten koloreei tokia kendu diete.

Zubi honek laister beste elkargune berri bat izango du, zubiaren aldeek, bi eskailera desberdinen bidez Garagartza eta Linazasoro kaleak elkartzen ditu eta berehala igogailu bat eransteko lanekin hastekotan daude, Garagartza auzoa eta herriko enparantza modu erraz batez elkartuak izan daitezen.

Hausnarketa tailerra

Gaur arratsaldeko 19:30etan Gaztelekuko lokaletan Hausnarketa tailerra izango da Gaztelekuko nerabeen gurasoekin. Tailerraren helburua, guraso bezala genero ikuspuntua lantzea nahi da, batez ere, heziketa, baloreak eta ikuspuntuak. Herrian, nahiko arrunta omen da neskatoak etxera bakarrik ez bueltatzeko lagunek etxeraino laguntzea eta honen aurrean hausnarketa egitea nahi da, zergaitik sentitu behar dute beldurra? , zergaitik hartu behar dira gauza hauek normaltzat? gurasuak ez al daukate zer esan edo zer egiterik?....Emakumeenganako indarkeiraren aurkako eguna azaroak 25ean ospatzen denez, guraso eta gazteekin zerbait partekatua prestatzea nahi dute Gaztelekuko hezitzaileak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate