Borrar
Irastortza eta Gabarain.
Kalenturaren eragina,  Ane Gabarain eta  Iñake Irastortzarekin

Kalenturaren eragina, Ane Gabarain eta Iñake Irastortzarekin

GORRITIBEREA

Martes, 8 de noviembre 2016, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo 'Antzerkiaz Blai' jardunaldiak, azaroaren 13an hasi eta abenduaren 3an bukatuko dira. Akats bat tarteko, joan zen igandean hasten zela argitaratu nuen, ondorioz, igandean arratsaldeko 19:00etan, jende multzo bat bildu zelarik Zabiel kultur etxeko atarian, eta emanaldirik ez. Ezer baino lehen barkamenak beraz bertaratu ziren guztiei. Gogoratu, 'Bi Izarren Kalenturak' obra eskainiko dutela Ane Gabarain eta Iñake Irastortzak, igandean, azaroaren 13an, arratsaldeko 19:00etan. Aretoa ziurrenik beteko denez, Udaleko Kultura departamentutik sarrerak aurrez salgai jarri dituzte 5 euroren truke Turismo Bulegoan, eta sobran gelditzen direnak eramango dira igandean takillara. Gauzak horrela, sarrera aurrez erostea komeni da. Bestalde, hilaren 18an, ostiralez, gaueko 22:00etan, 'Xentimorik gabe' taldeak 'Putinen Guardasola' obra eskainiko da Zabielen baita, eta hurrengo emanaldiak berriz azaroaren 20 eta 27 eta abenduaren 1 eta 3an izango dira. Beraz, sarrerarekin izango den emanaldi bakarra igandekoa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios