Borrar

Euskarazko irakurleen kluba sortu du Udalak

NEREA ISASTI

Martes, 8 de noviembre 2016, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalaren Hizkun-tza Politikaren Batzordeak, udal liburutegiarekin elkarlanean, 'Euskarazko Irakurleen Kluba' izeneko egitasmoa jarriko du abian abenduan. Jasone Osoro idazle egoibartarrak dinamizatuko ditu Udalak euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko abian jarri nahi duen euskarazko irakurleen klubaren saioak.

Egitasmo honen helburua euskaraz irakurtzea eta euskarazko literatura gustuko duten herritarrak, hilean behingo maiztasunez, liburu bati buruz berba egiteko elkartzea da. Egitasmoan era guztietako irakurleek har dezakete parte, asko irakurtzen dutenek nahiz irakurtzeko ohitura handirik izan ez arren, ohitura hori hartu nahi dutenek. Klubak dinamizatzaile bat izango du, Jasone Osoro idazlea hain zuzen ere, hilean behingo saioetarako liburuak aukeratzea eta saioak gidatzea izango delarik bere lana.

Funtzionamenduari dagokionez, interesdunak egitasmoan izena emango du, erabat doan. Liburutegiak dinamizatzaileak klubaren hurrengo saiorako aukeratu duen liburua helaraziko dio interesdunari eta hurrengo saioa noiz izango den jakinaraziko dio. Interesdunak hilabeteko epea izango du liburua irakurtzeko.

Klubeko kideak ordu eta erdiko saioa egiteko elkartuko dira, aurrez jakinarazitako egun eta orduan. Dinamizatzailearen laguntzaz, irakurritako liburuari buruz berbetan arituko dira klubeko partaideak. Noizean behin liburuaren idazlea ere etorriko da klubaren saioetara. Hilean behingo saioak astelehen edo ostegun iluntzetan egingo dira. Egun zehatza ez dago oraindik erabakita, izena ematen dutenei bi egun horien artean ondoen datorkiena aukeratuko da saioetarako egun modura.

Egitasmo honetan parte har-tzeko interesa dutenek Udal Liburutegian edota Udaleko Hizkun-tza Politikaren Zerbitzuan eman dezakete izena, hilaren 18 baino lehen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios