Diario Vasco

'Errigora', nafar produktuez osatutako saskia erosteko aukera euskararen alde

Nafarroako hegoaldean euskarazko ekimenak gauzatu daitezen duela urte batzuk jarri zen martxan Euskal Herria osoan 'Errigora' iniziatiba, baita Mutrikun ere.

Helburua zehatza da; 50 euroko kostua duen nafar produktuez osatutako saskia erostea eta hortik %25a hizkuntzaren normalizazio biderako uztea.

Aurten bi saski

Aurtengoan gainera bi saski mota eskaintzen dituzte, bata zuria eta bestea beltza, biak ere 20 produktu desberdinekin osatuak.

Gauzak horrela, hurrengo hilaren 8an, asteartez hain zuzen, amaituko da epea saskia eskatzeko, eta horretarako nahikoa da korreo elektroniko bat igortzea muttriku.ekimenak@gamail.com helbidera edo eta 635.74.83.93 telefonora mugikorrera deitzea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate