Diario Vasco

Hainbat kirol ekintza egun guztian zehar

Saskibaloi, eskubaloi eta pilota partidak jokatuko dira.
Saskibaloi, eskubaloi eta pilota partidak jokatuko dira. / ZABALA

Gaur goizeko 9:30ean hasita eguerdiko 12:30ak arte, ikastolako jolastokian saskibaloi eta eskubaloi partidak jolastuko dira. Mendaroko 5 talde arituko dira eta hauetatik 4, bata bestearen aurka izango dira, nesken arteko derbia alde batetik eta mutilen artekoa bestea.

Arratsaldean , Goñati pilotalekuan 16:00etatik aurrera, esku pelota partidak jolatuko dira, Mendaroko esku pelota eskolako gazteak inguruko beste herrietako esku pelota eskoletako haurren aurka.

Agur meza

Bihar Azpilgoetako elizan eguerdiko 12:00etatik aurrera Angel Basterretxea, Mendaroko parrokoaren agur meza izango da. Herriko jende asko hurbiltzea espero da eta oraingo honetan eleiza txiki geratuko dela aurreikusten da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate