Diario Vasco

Gaur eskola kirolak ekintzan saskibaloiko partidak jokatuko dira kiroldegian

Eskola kirolak ekin-tzan parte hartzen duten umeek partidak izango dituzte gaurkoan; mini saskibaloiko benjamin mutilak Kristozulo eta Atxukale taldeek goizeko 9:00etan jokatuko dute kiroldegian, eta mini saskibaloiko alebin mutilak mailako Arno eta Kalbario taldeek, goizeko 10:00etan jokatuko dute kiroldegian baita ere.

Pilota

Danok Bat pilota eskolako alebin eta infantil mailako zestalariak Udazken Txapelketa jokatzen dihardute.

Gaur, arratsaldeko 16:30ean eta 17:30ean baita ere, Andoainen izango dute zita bikoitza. Alebinetan sei jokalari arituko dira eta infantiletan, berriz, hamabi.

Bihar 11:00etan, bi partida jokatuko dira Miruaitz frontoian, biak ere Ezker Horma txapelketakoak. Kadeteetan, Oier Lizardi eta Markel Andonegi, Biarritzeko BAC bikotearen aurka arituko dira eta jubeniletan, berriz, Aitor Manzisidor eta Jon Iparragirre, Zumaia taldearen aurka neurtuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate