Diario Vasco

Lau herriko kanta tradizionalekin diskoa kaleratuko da Gabonetan

Europako Kultur Hiriburua tarteko Mutrikuko Kostolamendi inguruan bildu ziren kantari eta musikariak.
Europako Kultur Hiriburua tarteko Mutrikuko Kostolamendi inguruan bildu ziren kantari eta musikariak. / A. G.
  • Lekeitio, Ondarroa, Mutriku eta Debakoak arituko dira elkarlanean

Hurrengo Gabon jaietarako guztiz aproposa izango den dokumentua gauzatzen ari da egunotan, izan ere Lekeitio, Ondarroa, Mutriku eta Debako kanta herrikoiekin osatutako diskoa kaleratuko da Santomas azoka ingururako.

Herri bakoitzak hiru kanta grabatuko ditu, beraz, guztira 12 kanta izango ditu diskoak, nahiz eta kanta herrikoiak izan, musika aldetik guztiz aberatsak izango dira, musika banda berritzaile batekin nahastuak joango bai dira.

Langintza honetan dihardu AME estudioko buru den Axular Arizmendi, bera izango baita grabaketaren burua eta musika banda berriz Ramon Perezek burutua du dagoeneko. Herri bakoitzeko ehunen bat lagun izango dira kantari. Ondarroan joan zen urriaren 22an grabatu zituzten bertako hiru kantak, Debakoak azaroaren 12an grabatuko dituzte Parrokiko kalostran, azaroaren 13an Lekeitiokoen txanda izango da eta azkenik azaroaren 19an larunbatez grabatuko dira Mutrikuko hiru kantak.

Herriko abestiak

Hasiera batean grabaketa Zabiel plazan burutu nahi dute eta eguraldi txarra egingo balu berriz Zabiel kultur etxeko ganbaran. Mutrikuko dagozkion hiru kantak hauek izango dira; 'Ene Mutriku Maitea', 'Amets egin' eta 'Mutrikuko kantak'.

Gogoratu horietako kantaren ba-tzuk ia mende bat dutela, beraz kanta zaharrak gaur egungo teknologiez baliaturik, produktu oso atsegina gera daiteke, soinu bandak behintzat guztiz erakargarriak dira.

Horrez gain lau herrien arteko abeslarien elkarlana da azpimarratu behar dena, izan ere herrialde desberdinetakoak izan arren, askozaz ere gauza gehiago bai daude batzen gaituztenak bereizten gaituztenak baino.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate