Diario Vasco

Kostako behelainoak Mendaro osoa hartu zuen

Behelainoaren sarrera ikusgarria izan zen.
Behelainoaren sarrera ikusgarria izan zen. / A.Z.

Pasa dugun zubi honetako notizia bat eguraldia izan da, eguzkia, beroa eta kosta aldean egun hauetan zehar izan duten behelainoa. Guk Mendarotik edarki asko ikusten degu, kostan zer eguraldi daukaten jakitea. Arno mendi lerroaren ondoan dagoen «zuloak» kostan lainoak edo garbi dagoen erakusten digu eta horrela, zuloa garbi baldin badago, eguraldi ona dagola badakigu eta alderantziz bada, ere. Urte osoan zehar ia egunero, eguerdi aldera, 'zulo' horretatik ipar haizea edo itxasoko brisa sartzen da; udan asko eskertzen degun haizea da, baina negu sasoian «zuloa» itxiko balute eskertuko genuke Mendaroarrok. Itxasotik sartzen den edozer fenomeno meterologikok , barruruntzeko ibilbidearen hasiera zulo horretatik egiten du. Igandean, oso deigarria izan zen itxasotik zetorren bruma gure bailaran nola joan zen sartzen ikustea.

Arratsaldeko 13:30ak aldera, behelainoak kea ematen zuen eta ikusgarria zen eguzki beroa eta behelainoaren kontrastea, termometroek ere beherakada handia jasan zuten momentu horretan. Arratsalde iluntzera behalainoa Mendaroko toxoko guztietara eta barrualdeko beste herri eta bazter askotara ailegatu zen eta sortu zituen eragozpenak handiak izan ziren, bisibilitatea asko murriztu zuelako.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate