Diario Vasco

Hainbat ekitaldi antolatu dira Gaztañerre azokaren inguruan

  • Azoka azaroaren 12an izango da

Urtero bezala, Gaztañerre azoka azaroko bigarren larunbatean izango da, kasu honetan azaroaren 12an, eta urtero bezala baita ere, azokaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira. Alde batetik, Kukumixok eta ludotekak elkarlanean, txorimalo txapelketa antolatu dute azaroaren 14rako, astelehena, Gaztañerre eguna hain zuzen. Egun horretan, herriko haur eta gazteak taldeka bildu eta txorimaloak egiteko aukera izango dute, hori bai, materiala berrerabiliz.

Eta txorimaloa egin ondoren, izena jarri beharko zaio eta baita ere euskararen aldeko lema bat. Parte hartzea nahi dutenek azaroaren 8a baino lehen eman beharko dute izena ludoteka, gaztelekuan edo Pil-pileanen.

Talo ikastaroa

Azokarekin lotuta baita ere, talo ikastaro bat eskainiko da. Azaroaren 8an izango da, arratsaldeko sei t'erdietan Gabolatseko Lagun Maitea elkartean. Izen ematea Pil-pileanen. Gainera, nahi izanez gero, posible da azoka egunean euskararen aldeko talo postuan txanda egitea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate