Diario Vasco

Ganadu ugari eta egiteko asko astearteko perian

Ganadu ugari eta egiteko asko astearteko perian
  • Santu Guztien egunean Ganadu Periaren XXIII. edizioa egingo da, aurrekoak bezala auzolanean antolatua

Ganadu feria izanik, animaliak dira azaroaren 1ean, aurten asteartearekin datorren Santu Guztien egunean Itziarren egingo den Ganadu-Periaren protagonistak, baina besterik ere prestatu dute antolatzaileek goizeko 9:00etatik eguerdiko 15:00etara bitartean bertaratzen diren guztien zer egin eta zer ikusi izan dezaten.

Batetik, feriaren izaerai lotutako ganadua: behiak, idiak, behorrak, astoak, pottokak, txerriak (normalak eta vietnamitak), ahuntzak (normalak, mestizoak eta bertakoak: azpi-gorriak), ardiak (latxak eta xaxiardiak). Bertako ahuntzak (azpi-gorriak) eta xaxiardiak galtzear dauden arrazak direnez, aukera bikaina da Itziazko feria horiek ikusi eta ezagutzeko. Gainera, aurten lehenengo aldiz ahuntz azpi-gorri eta sasi-ardi erakusketaz gain, lehiaketa antolatu da. Honetaz gain, 200 postu inguru izango dira bertako produktuak, artisauak, arropak... Azkenik hainbat makineria ikusteko aukera: traktoreak (Massey Ferguson eta Johndeere), motozerrak (Sthil) eta Quad-ak, besteak beste.

Eguerdi partean aizkolariak izango dira zuzenean: Biurri, Hodei Ezpeleta eta Ioritz Gisasola. Goiz osoa musikaz alaiturik, baita Gorritiren animaliak haurrentzat ere. Lasturko taloa ere ez da faltako bertako txoznetan. Bertara gerturatzeko transporte publikoa erabiltzea gomendatzen dute antolatzaileei. Bai Zumaia eta bai Debatik autobusak egongo dira. Hala ere, industrialdean aparkalekuak egokituko dira, eta boluntarioak ere izango dira trafikoa bideratzen.

«Auzolanean herri osoak parte hartzen duen egun zoragarri honetara etortzeko gonbita egiten dugu Euskal Herriko txoko guztietara. Guretzat oso garrantzitsua den egun honetan jendearen parte hartzeak izugarrizko plazerra ematen digu hainbesteko esfortzua egin ondoren», diote antolatzaileek. Hortxe deia.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate