Diario Vasco

Artzai Gaztako saria

Beñat Egaña eta semeak atzoko sarituekin Idiazabalen.
Beñat Egaña eta semeak atzoko sarituekin Idiazabalen. / LÓPEZ

Atzo egin zen Idiazabalen Euskal Herriko Artzai Gaztako 33. gazta egileen finala. Herrialde bakoitzetik lehen hamar onenak zeuden sailkatuak, horien artean Legazpin ospatu zen Gipuzkoako txapelketan 10. postua lortu zuen Mutrikuko 'Goienetxe' gaztandegikoak. Atzokoan berriz haurren kata popularreko saria eskuratu zuten, ondorioz 400 kilo pentsu eta garaikurra eskuratu zutelarik.

Gaur, goizeko 11:00etan, ermita ondotik abiatuta, Karstaren Zaporeak ibilaldia burutuko du Maitane Arrinda 'Goienetxe' gaztandegikoak, guztira 14 lagunek izena eman dutelarik, eta bihar astelehena, Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokan izango dira gazta saltzen eta agian sariren bat eskuratzen, joan zen urtean bertako lehiaketako bigarren saria lortu bai

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate