Diario Vasco

'Talaixako mamua' ez da jaitsiko aurtengo Gaba Beltzean

Pello Añorgak txikien interesa lortuko du kontaketan.
Pello Añorgak txikien interesa lortuko du kontaketan. / GORRITIBEREA
  • Ondorioz, Axuri Beltza kalejira bertan behera geratuko da

Urteetan Mutrikun gauzatu den ohitura bat bertan behera geldituko da aurten, izan ere 'Talaixako mamua' ez baita jaitsiko eta ondorioz ezta aterako Gure Ametsa dantza taldearen 'Axuri Beltza' kalejira ere. Xiri Andonegi zenak urtero burutzen zuen mamuaren irudia kalean erakutsi ondoren azkenik erre egiten zen Beheko Plazan. Xiriren ondoren ahalegina egin zuten Gaztetxetik zenbait urtetan, baina lanerako jende falta zela medio, joan zen urteko saioan halako hausnarketa-kalejira burutu zuten eta erantzunik jaso ez dutenez gero, aurten batere ez; ez 'Talaixako Mamurik' eta ondorioz ezta 'Axuri Beltza' kalejirarik ere. Lastima zeren dantza taldetik hogeitamarren bat dan-tzari ateratzeko prest zeuden, baina mamua faltatzean, kalejira osatu gabe gelditu da.

Herrian bi antzerki talde, Artezale Taldea, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa izanik, agian ikastaro baten bidez hortik berbideratu beharko litzateke herri kondairan oinarritutako ekimena.

Elektrotxaranaga

Hala ere gaurkorako antolatu den egitarauak baditu zenbait zita garrantzitsu; hasteko, 18:00etan, 5 urtetik gorako haurrentzat, 'Beldurrak uxatzeko ipuin kontaketa' burutuko du Pello Añorga ipuin kontalariak.

Iluntzeko 19:30etan, 'Kostra elektrotxaranga orkestra aterako da kalez kale eta gaueko 22:30etatik aurrera, metal gaua izango da Beheko Plazan, bertan besteak beste Zestoako 'Ankhar' eta Irun aldekoak diren 'Mandrágora Negra' taldekoak izango direlarik.

Lehenak 'Etorkizunarekin jolasean' diskoa aurkeztuko dute eta bigarrenak berriz beraien bigarren diskoa den 'Imparable' deitutakoa besteak beste. Lehenak thrash-metal musika egiten duten bitartean, bigarrenak heavy potenteagoa egiten dute, nahiz eta metal melodikoari ere tarteren uzten dioten. Jaialdia doan izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate