Diario Vasco
Iaz bezala jende asko hurbiltzea espero da.
Iaz bezala jende asko hurbiltzea espero da. / A.Z.

Gaur izango da Arimen eguna

Gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasita, Herriko enparantzan Arimen eguna izango da. Benetako eguna astelehenean da baina antolatzaileek ostiral honetan antolatzea nahiago izan dute, zubi luzea datorrelako eta horrek jendea kanpora joatea dakartzalako.

Arno Guraso Elkartea, Ludoketa, In Laike, Gaztelekua eta Udala izan dira egun hau antolatu dutenak eta hainbat ekintza desberdin izango dira. Hasieran, herriko haurrek eskolan txokoak izango dituzte eta bertan, mozorroak, mamuak... egin ahal izango dute, 18:00ak aldera, Gaztelekuko gazteak 'Sorgiñaren jolasa' dinamizatuko dute lehen hezkuntzako haurrentzat.

Gaueko 21:00etan, Gaztelekuan Gau Beltza afaria izango da eta 22:30ean Herriko jende guztiarentzat San Agustin aretoan, Gaztelekukoek 'No apagues la luz' film beldurgarria eskainiko dute.

Herrian, egun hau ospatzea ohitura batean bihurtu da eta ai-tzakia honekin herriko txikienak, mamu, sorgin, deabru... eta horrelako mozorroak kalera atera eta jolasetan ibili ondoren, etxez etxe goxokiak eskatzen izango dira berriro ere.

Multi-kirola

Lau egunetako zubia datorrelako, multi-kiroletako partidak eta pelota eskolak hasi duen eskolarteko txapelketa ez dira larunbat honetan izango. Beraz, atsedenaldi honekin, herrian ez larunbat goizean eta ez arratsaldean ez ditugu kirol ikuskizunik izango.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate