Diario Vasco

Markina Etxebarriatarren bisita

Bisitarien talde argazkia Santa Ana basaeleizaren.
Bisitarien talde argazkia Santa Ana basaeleizaren. / A.Z.

Mendarotarrak gero eta harroago sentitzen dira herriak gero eta bisitari gehiago jasotzen dituelako. Gure herrian zer ikusia badago batez ere naturari erreparatzen baldin badiogu, mendi irteera ederrak eskaintzen baititu, baina hauez gain badaude beste aukera batzuk ere.

Aurreko larunbatean, Markina Etxebarri guraso elkarteko 50 kide gure herrira etorri ziren, gure herriko hainbat txoko ezagutzeko asmoz.

Mendaroko Txokolateria gero eta ezagunagoa da eta jende asko etortzen da bera ezagutu eta artisau txokolatea erostera. Talde hau ere horretara etorri zen , baina bisita egin eta joan beharrean, herriko beste toki batzuk ezagutzea nahi izan zuten eta Santa Ana basaeleiza eta bere ingurunea izan ziren aukeratutako beste tokiak.

Udalbatzarra

Gaur arratsaldeko 19:30ean udaletxeko ohizko udalbatzarra izango da. Egun honetan landuko diren gaien artean, zabor bilketa tasaren ordenantza eta enplegu garapena sustatzeko proeiktuak izango dira mahai gainean jarriko diren gai nagusienetariko batzuk.

Ikasleen greba

Atzo gure herriko gazteak, batxilergo ikasketak eta bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek greba egin zuten Lomce legeari ez esateko. Zehazki, errebalida izeneko azterketen aurka azaldu ziren eta gazte hauek, beste askoren bezala hauen aurkako jarrera agertu zuten, greba deialdiarekin bat eginez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate