Diario Vasco

Debanaturak mikologia astea prestatu du datorren igandetik hasita

Ale ederrak biltzeko aukera egon da aurten ere.
Ale ederrak biltzeko aukera egon da aurten ere. / ARGAZKIAK SALEGI
  • Hilaren 30etik azaroaren 6ra bitartean txangoa, erakusketa eta abar egongo dira

Orain dela bost urte azken aste mikologikoa antolatu zuen Debanaturak. Aurten bigarren edizioa antolatzea erabaki du eta horretarako igande honetatik hasita azaroaren 6a arte onddo eta perretxikoen munduarekiko interesa duten zaletuei hainbat ekintza eskainiko dizkie. Egitarauaren barruan familia txango gidatua, erakusketa, pintxo-pote mikologikoa eta haurrentzako tailer bat aurreikusita dago. Ekintza hauek guztiek, kontzientziatzea eta ingurumenarekiko errespetua izango dituzte helburu nagusi bezala.

Kilimon bailarara txangoa

Ekintzak igande honetan hasiko dira eta horretarako familia txango gidatua perretxikotara antolatu da. Irteera honetan, Mendaroko Kilimon bailara, Gipuzkoan kontserba-tzen diren bertako basorik zabalenetakoa ezagutzeko aukera egongo da, bertan umeek modu askean eta berezkoan jolasteko aukera izango dute. Horretaz gain, txango honen helburuenetako bat udazkeneko garaian mendian topa daitezkeen perretxikoak ezagutzea eta biltzea izango litzateke. Modu honetan, ibilbidean zehar aurkituko diren perretxikoei argazkiak ateratzea proposatuko diete Debanaturatik parte-hartzaileei denon artean bideoteka bat osatzeko asmoz. Honetaz gain, guztientzako ekintzak eta jolasak proposatuko dituzte, horietan bakoitzak erabakiko du parte hartu, deskantsatu edo udazkeneko usainak eta zaporeak bilatu nahi duen. Amaitzeko, ipuin bat entzuteko eta zuhaitzetara besarkatzeko elkartuko dira parte hartzaileak. Irteera dohain izango da eta martxan 11:00etan jarriko da Mendaroko enparantzatik, arratsaldeko lauretan amaitutzat emango da txangoa. Giro lasaian seme-alabekin buelta bat eman nahi duten familiak, esperientzia hau partekatu nahi duten naturaren maitaleei zuzenduta dago. Naturak berak prestatu duen guneaz disfrutatzea eta partekatzea izango du helburutzat irteera honek. Aldez aurretik izena ematea eskatzen da. Horretarako, debanatura@hotmail.com emailera mezu bat bidali edo 695 783 656 telefonora deituz, azken eguna larunbatean izango litzateke.

Pintxo-pote mikologikoa

Azaroak 3, osteguna, pintxo-pote mikologikoa prestatuko da Debako tabernetan zehar. Egun horretan, perretxikoek mendietatik Debako kaleetara egingo dute salto eta ostegunero bezala, herriko tabernei eta jatetxeei perretxikoekin sukaldatutako pintxoak eskaintzera gonbidatu nahi dute, herrian zehar pintxo-pote ibilaldi bat osatuz (egitasmo honekiko interesa duten tabernak Debanaturarekin harremanetan jartzea eskatzen da).

Azaroak 5 eta 6ko asteburuan, perretxiko erakusketa bat egingo da, familia txangoan bildutako perretxiko mota desberdinekin. Erakusketa hau kultur elkarteko Gela Berdean arratsaldez ikusteko aukera egongo da.

Aste mikologikoarekin amai-tzeko, azaroak 6, igandean, haurrentzako 'Perretxikotz' eskulan tailerra antolatuko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate