Diario Vasco
Etxeko arropekin egindako eskulturetako bat.
Etxeko arropekin egindako eskulturetako bat. / GORRITIBEREA

Pello Ulazia herritarraren 'Isilean' erakusketa zabalik

  • Azaroaren 6a arte bisitatu daiteke Zabiel kultur etxean

Zabalik dago Pello Ulazia Ibarzabal herritarraren 'Isilean' erakusketa Zabiel kultur etxean. Irekiera ekitaldia laburra bezain sendoa gertatu zen, izan ere erakusketari zentzu etiko-estetiko bat eman nahi izan zaio, tartean egunekotasunean erreparo askorik gabe pasatzen zaizkigun etxeko zereginen irudiei pisu nabarmen bat itsasten zaietelarik. Joxe Angel Lizardi alkateak aitortu zuen herriko artistei bultzada bat ematekotan direla, beti ere asmo hezitzaile bat itsatsirik. Arrate Urangak berriz Kant eta Wittgenstein filosofoak aipatuz kokatu zuen erakusketa, eta hamar urteetan etxeko espazioan izandako esperientzian oinarritutako «Aitatasuna, maskulinitatea eta etxeko espazioaren dimentsio politikoa» islatzen duen 'Isilean' erakusketaren irakurketa teorikoa burutu zuen Pello Ulaziak jarraian, eta ondoren bera buru zela erakusketa gidatu bat eskaini zuen guztira 30en bat lagunekin batera. Ikuspuntu artistiko batetatik begiratuta, etxeko zeregin horiek kokatu, jaso eta hedatu egiten ditu erakusketan, horretarako hiru oinarri erabili dituelarik; argazkia, eskultura eta ikusentzunezkoa, eta guztia isilik, baina berdintasuna aldarrikatuz. Arte Ederretako doktoratua aurreko urtean lortu zuen artista mutrikuarraren erakusketa ikusgai dago egunero astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era eta larunbata, igandea eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00ak arte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate