Diario Vasco

Hainbat ekitaldi ostiralean arimen gaua ospatzeko

Ostiral honetan arimen gaua ospatuko da eta horretarako herriko enparantzan arratsaldeko 5etatik aurrera haurrentzat hainbat ekintza antolatuko dira. Egun honek, herriko jai egutegian zulo bat egitea lortu du eta badira urte batzuk eguna ospatzen dela, izan ere haur eta gazteak egun honen berri izanik , ekintzen zain egoten dira. Aurten udaletxearekin batera, 4 elkarte sare lanean aritu dira eta egitarau bateratua antolatu dute. In Laike, Ludoteka eta Gaztelekuari, Arno Guraso taldea elkartu zaie eta denen artean arratsalde/gau «beldurgarri eta dibertigarria» izatea espero dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate