Diario Vasco

Debasket, Debako saskibaloi talde berriaren izena

Saskibaloi taldeko mutilak ari dira dagoeneko entrenatzen.
Saskibaloi taldeko mutilak ari dira dagoeneko entrenatzen. / SALEGI
  • Izenak proposatu dituzten guztien artean egindako zozketako irabazlea Isabel Arriola izan da

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Badira hilabete batzuk Debako saskibaloi talde berriak herritarrei zuzendutako bilera irekia egin zuela eta ordutik hainbat lan aurreratu ditu.

Hasieratik taldearen izena gai garrantzitsu bat izan da. Taldearentzat izen erakargarri bat aurkitzeko herritarrei ahotsa ematea erabaki zen eta herritarrek erantzun ederra eman dute, 68 pertsonak parte hartu dute. Izen aukeraketarako herriko lau tabernatan (Buru Zuri, Maxi, Seven Clovers eta Zalburdi) kutxa txiki bat jarri zen, bakoitzak bere iritzia eman zezan. Kutxa hauetaz aparte, Facebook bidez eta email bidez ere izena proposatzeko aukera egon da. Izen proposamen guztiak aztertu eta gero, bozka gehien eduki duen izena ezartzea erabaki da. Herriko saskibaloi taldearen izena Debasket Saskibaloi Kluba izango da zortzi boto lortu ondoren (Eusko Jaurlaritzatik ados badaude). Izen bat proposatu duten pertsona guztien artean Zalburdin afari bat zozketatu da eta zozketaren irabazlea Isabel Arriola debarra izan da.

Debasket Saskibaloi Klubak «herritarren borondatea eta laguntza eskertu nahi ditu; eta nola ez Maxi, Buru Zuri, Seven Clovers eta Zalburdi tabernak ere, beraien barran kutxa txikia kokatzearren. Zalburdi tabernak zozketako opariarekin izan duen borondatea ere eskertzen da».

Bilerak ostiraletan

Bestalde, Debasket Saskibaloi Klubak asteroko bilera ostiraletan egiten duela jakinarazi nahi du. Bilera arratsaldeko 6etatik 7etara izan ohi da kiroldegian eta herritar orori irekita dago. Taldearen parte izateko, ideiak emateko edo beste edozertarako interesa duen edonor bertara gerturatu daiteke. Ostiral arratsaldean ezinezkoa bazaio, klubaren Facebook orrialdearen (Debasket Saskibaloi Kluba) edo debasketsk@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez jar daiteke klubarekin kontaktuan.

Kirol arloari dagokionez, nagusien taldeak ostiraletan entrenatzen du kiroldegiko kantxan, arratsaldeko 7etatik 9etara. Hauek ere irekiak dira, interesa duen edonor gerturatu daiteke bertara. Azken entrenamendutan 17-43 urte bitarteko gazteak agertu dira, beraz edozein pertsona izango da ongi etorria.

Azkenik, ostiral arratsaldetan (7tatik 8etara) haurrentzako saskibaloi entrenamenduak egingo direla adierazi nahi dute Debasket saskibaloi klubetik. Entrenamendu hauetarako, oraingoz, 9-13 urte bitarteko haurrek eman dute izena. Beste haurren batek agertu nahiko balu, email edo facebook bitartez adieraztea eskatzen da, azalduko den haur kopurua aurrez ezagutzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate