Diario Vasco

Ugaitz Mugertza Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien finalean izango da

Ugaitz Mugertza aizkoran azkeneko Galbaixo jaietan.
Ugaitz Mugertza aizkoran azkeneko Galbaixo jaietan. / GORRITIBEREA
  • Seigarren ez dela geldituko diote adituek

Ugaitz Mugertza, Olatzko Iturritza baserriko aizkolari gaztea, hurrengo igandean Bilboko Miribilla frontoian jokatuko den Euskal Herriko 1. mailako aizkolarien txapelketan izango da. Irailaren 11an, Leitzan jokatu zen kanporaketan lortu zuen txartela, punta-puntan dabiltzan batzuk atzean utzita, Azurmendi horietariko bat. Eguerdiko 12:00etan hasiko den final handiak bi izen propio ditu; Iker Vicente nafarra eta Aitzol Atutxa egungo txapelduna, ikusi egin beharko da 19 urteko nafarrak aurrea hartzen dion azken bi urte hauetan txapela jantzi duen bizkaitarrari, eta bestela hiru aldiz segidan txapela jantziko du Dimakoak, eta hori Mindegiak bakarrik lortu du orain arte.

Bi hauekin batera arituko dira Joseba Otaegi, joan zen urtean ere finalean izan zena, Mikel Larrañaga, Juan Jose López Azpilikueta eta Ugaitz Mugertza. Joan zen urtean Mutrikuko kirolaririk onenaren saria jaso zuen Ugaitz Mugertza ez da bakarrik izango, finala erabat popularra antolatu bait dute, eta tokia nahi beste izanik, 20 eurotan jarri dute sarrera, ondorioz frontoia beteta ikusi nahi dutelarik antolatzaileak. Finalean sartzea bera ez da gutxi izan mutrikuarrarentzat, baina finalean dagoenez gero, adituek diote ez dela 6. geldituko. Egin beharreko lana honakoa izango da; 54 ontzako 4 enbor, 60 ontzako beste 4 enbor eta 72 ontzako beste lau enbor azkenik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate