Diario Vasco

Gaur irekitzen da 'Isilean'

Pello Ulazia Ibarzabal artista mutrikuarrak prestatutako 'Isilean' erakusketa zabalduko da gaur arratsaldeko 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Irekiera girotzeko, 'Aitatasuna, maskulinitatea eta etxeko espazioaren dimentsio politikoa' gaiari buruzko mahainguru laburra gauzatuko da, bertan izango direlarik, Pello Ulazia bera eta EMA, 'Emakumeak Mutrikun Abixan' kolektiboko kidea den Arrate Uranga. Irekiera ekitaldian Jose Angel Lizardi alkatea ere bertan izango da eta 19:45etan, erakusketa ibiltaria eskainiko du Pello berak. Gogoratu erakusketa, azaoaren 6a arte zabalik egongo dela astegunetan arratsaldeko 18:30etik 20:30era eta larunbata, igande eta jai egunetan eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Gogoratu Pello Ulaziak joan zen urtean lortu zuela doktorautza Arte Ederretan eta gaur irekitzen den erakusketa Andoaingo Bastero kultur etxean eduki duela, besteak beste. Pintxo-poteaz gozatuko baino lehen aukera polita arteaz pittin bat jabetzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate