Diario Vasco

Gogoeta prozesua

Zuhatzak gogoeta prozesua martxan jarri du.
Zuhatzak gogoeta prozesua martxan jarri du. / SALEGI

Hemezortzi urtetik gora izango dira debar talde batek Zuha-tza Euskara Elkartea sortu zuela. «Eta zu bezalako zuhatzakide askori esker gure elkarte honek urte asko bete ditu», diote. Baina hainbeste urte euskararen alde lanean jardun arren, bere osasunaz, eta bereziki euskararen erabileraz kezkatuta jarraitzen dute. «Kezka hau zurea ere izango dela pentsatzen dugu», horrela izanik, orain dela hogei urte egin zuten bezala, atzera begira-tzeko, oraina aztertzeko eta Debako euskararen etorkizunaz berriro hausnarketa kolektiboa egiteko momentua iritsi dela uste dute.

Horretarako, «zu bezalako euskaltzaleak bildu» eta gaur egun euskarak eta euskalgintzak herrian bizi duten egoera aztertu nahi dute, etorkizuneko helburu eta erronkak definitu ahal izateko. «Nondik gatozen, nola eragin dugun, non gauden, nora eta nola joan nahi dugun adostu nahi dute zurekin. Debako euskaltzaleon artean egingo dugun gogoeta hau udazkeneko hiru larunbatetan egingo da larunbat honetan hasiz eta azaroaren 5ean eta 19an jarraituz». Saioak Agirre Jauregian burutuko dira goizeko 10:00etatik 13:00etara. Parte hartu nahi duten pertsonak izena ematea eskertzen da koordinatzailea@zuhatza.com edo 943.19.13.83 telefonora deituz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate