Diario Vasco

Umeek San Roke topatu zuten Zubi Txiki egunean

Ederki pasa zuten igande arratsaldea Debako Luzaro Ikastetxeko haurrek. Ginkanaren barruan proba ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten.
Ederki pasa zuten igande arratsaldea Debako Luzaro Ikastetxeko haurrek. Ginkanaren barruan proba ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten.
  • 230 umek parte hartu zuten Zubi Guraso elkarteak Debako Gaztelekuaren laguntzarekin antolaturiko ginkanan

Igande arratsaldean, urtero bezala, Debako Luzaro ikastetxeko Zubi Guraso elkarteak, Debako Gaztelekuaren laguntzarekin, Zubi Txiki eguna antolatu zuen. Festa hau ospatzeko, ginkana handi bat antolatu zen, pisten bidez Debako txoko desberdinetara abiatu ziren proba desberdinak egiteko eta helburu bakar batekin: San Roke topatu.

Horretarako, astean zehar, umeak taldeak osatzen egon ziren eskolan. Azkenean 230 izena eman zuten ginkanan parte hartzeko asmoarekin. Horietatik 30 ume 3 eta 6 urte bitartekoak izan ziren, hauek mini ginkana bat egin zuten, Bordatxoko gunean, bertan globoekin jolasak, Simon Berasaluze plazan uztail jaurtiketa etab. 6 eta 12 urte bitarteko 200 ume sei gunez osatutako ginkana bat egin behar izan zuten. 23 talde (San Roketarrak, Pangas, Debako Martxariak, Ganberrak, Supertaldea, Crackubis, Txutxi guatxi, Onenak, Lagungrup, San Roque, Pizza, Zorri Parranderak, Marrazo azkarrak, Matxinsaltoak, Aupa Debako lagunak, 2007ko lagunak,Mimo txikiak, Untxi txuriak, Tarina, etab.) osatu ziren guztira, bakoitzak kamiseta edo blusa desberdinak jan-tzita beraien trebetasuna erakutsi zuten froga bakoitzean.

Herrian zehar antolatu ziren guneak; Musika Eskolako parkean, bertan zapi batekin begiak estalita pote batzuetan joan behar ziren eta bertan pilota sartu. Portuan, igerileku hintxable batean pilotak zeuden eta umeek 'kiskilleroekin' hartu behar zituzten eta pote baten barruan sartu. Kioskoan, talde bakoi-tza pelukekin mozorrotu eta abesti bat kantatu behar izan zuten.

Beste gune bat Euskal Jolas frontoian kokatuta zegoen eta bertan herri kirolekin zerikusia zuten probak egin zituzten. Alde batetik, sako karrera, lokotx bilketa baino esponjekin, eta azkenik txingak. Proba hauetan igandeko derbia bizi izan zen batzuk Athletic-en kamisetak erabili zituztelako eta beste batzuk Realarenak. Beste gune bat Luzaro eskolan kokatuta zegoen, hor parte hartzaileak puzzle bat egin behar izan zuten. Plaza zaharrean 'kiskilleroekin' pilotak harrapatzeko postu bat antolatu zen.

Azkenik, proba guztiak gaindi-tzean, San Roke plaza Zaharretik plaza berrirako eremu batean zegoela eta topatzeko eskatu zieten umeei. Aldats frontoiko plazoletan ezkutatuta zegoen eta aurkitzen zuen talde bakoitza berekin ezkutatu zen, behin talde guztiak aurkitu zutenean, 23 taldeak bildu eta frontoitik behera kalejira egin zuten herriko kaleetan zehar San Roke sorbaldan hartuta.

Udaletxeko balkoira igo ziren Azkoitxi eta San Roke, han Gora Deba, Gora San Roke oihukatuta zapia ipintzean Debako martxarekin denak dantzan egin eta merienda batekin amaitu zuten festa. Buruhandiak ez ziren falta eta umeen atzetik ibili ziren korrika.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate