Diario Vasco

Hondakinen arazoari buruz kontzientziazio kanpaina jarriko dute martxan

Kontzientziazio kanpaina Europako hondakinak prebenitzeko astearen baitan.
Kontzientziazio kanpaina Europako hondakinak prebenitzeko astearen baitan. / SALEGI
  • 'Herria Garbi nahi dugu, ekin! ' lehiaketan parte har daiteke azaroaren 8a arte

Datorren hilean, azaroaren 19tik 27ra hain zuzen ere, Europako hondakinak prebenitzeko astea izango da. Debanatura Ingurumen Heziketak, Foru Aldundiaren laguntzaz, hondakinen arazoari buruz kon-tzientziazio kanpaina bat jarriko du martxan. Aurtengo kanpainak 'Herria Garbi nahi dugu, ekin!' lelo darama. 'Herriak Garbi, Birziklaiaren Bidea' proiektua hondakinen preben-tzioaren gaineko kontzientziazioa areagotzera zuzendutako proiektua orain dela hiru urte Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako proiektuari jarraipena emateko jaioa da. Gipuzkoako gizartearen hainbat alorrek hondakinen aferari buruzko kontzientziazio,prebentzio eta formakuntzaren beharra adierazi dute. Eskaera horri erantzuteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako proiektu hau aurkezten du Debanaturak.

'Herriak Garbi, Birziklaiaren Bidea' proiektua, Gipuzkoako ikastetxeetan eta herritarrengan oro har hondakinen prebentzioaren gaineko kontzientziazioa areagotzera zuzendutako proiektua litzateke, birziklaia eta gaikako bilketa zentzu orokorrean, jarrera eta ohitura onak lantzeko.

Bi kanpaina

Proiektu honek ekintza batzuk aurreikusten ditu, eta horien artean, bi nabarmentzen dira, ikastetxeei zuzendutako kanpaina eta herritarrei zuzendutako kanpaina. Ikastetxeetan, 'Eskolak garbi, birziklaiaren bidea' kanpaina eskolarra Gipuzkoako lurralde osora zuzendurik, hurrengo ekimenak aurreikusten ditu; Eskola Garbi nahi dugu, ekin! Eskola umeentzako bideo lehiaketa, Birziklaia bidearen tailerrak. eta Eskolako Autokonpostaketa, non Debanaturak laguntzen duen nola ezarri konposta egiteko sistema bat ikastetxean.

Aldi berean, herritarrei zuzendutako kanpainan, etxeko hondakinen prebentziorako zenbait ekimen bultzatu nahi dute Debanaturatik, horretarako ondorengo jarduerak proposatu nahi dute; haurrei zuzendutako 'Jolasten eta birziklatzen' tailerra, konposgintza eta hondakinen gaineko ikas tailerrak herritarrentzat, 'nevera solidaria' Debabarrenean martxan jartzeko egitasmoa eta, azkenik, Europako hondakinak prebenitzeko astea Debabarrenean.

Prebenitzeko Astea

Aurten ere, azaroaren 19tik 27ra Europako hondakinak prebenitzeko astea izango da, astebetez baliabide iraunkorren eta hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazio ekintzak ezagutu, sustatu eta ezartzeko ekimen bat izanik.

Aste hau ospatzeko ekintza ba-tzuk antolatu dira herritar eta ikastetxeei zuzenduta. Horietako ekin- tza bat, 'Herria Garbi nahi dugu, ekin!' lelopean 'Hondakin ekintzaile, ekimen onen' lehiaketa antolatu du Debanaturak. Hondakinen murrizketaren edota birziklapenaren inguruan sentsibilizaziorako ekimen bat burutzen bazaizu, aurkeztu zure ideia-ekimena. Nahiko izango litzateke emailearen bidez, zuen ekimenari buruz kontatzearekin (paragrafo batean) edo bideo labur baten bitartez (bi minutu gehienez). Proposamen bat aurkezteko, bakoitzak pentsatutako ekin-tza inskribatu beharko du azaroaren 8a baino lehen, Europako Hondakinak prebenitzeko Astean parte hartuz.

Horretarako, deskribatu hondakin-prebentzioaren arloan izan duzun ideia edota gauzatu duzun ekintza (sentsibilizazio-jarduera, konponbideren bat etab.). debanatura@hotmail.com helbide elektronikoaren bidez jar daiteke harremanetan zure ideia kontatzeko.

Aste honen barruan, Birziklea egitasmoa ospatzea proposatzen da baita ere. Egitasmo honen helburu nagusiak erabilitako objektuen berrerabilera indartzea trukearen bidez, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea izango litzateke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate