Diario Vasco

Gazte informazio txokoa herrira zabaldu da

Aspaldiko helburu bati azkenean forma eman eta herri proiektu batean bihurtu da Gazte informazio txokoa. Gaztelekuko arduradunek gazteentzat informazio gunea zabaldu zuten orain dela lau-bost hilabete. Hasiera batean informazio txoko hau Gazteleku barruan jarri zuten, baina Gaztelekutik txoko hau herrira zabaltzea proposatu zuten. Udal teknikariek ideiari forma eta bultzada bat ematea nahi izan diote eta gaur egun informazio txokoa kalera atera dute. Honetarako, Gaztelekuko sarrera atearen ondoan panelak jarri dira, hauetan, herriko edozein gazteen-tzat interesgarria izan daitekeen informazioa jartzeko asmoz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate