Diario Vasco

Liher taldea bihar Gaztetxian

Liher taldea bihar Mutrikun izango da.
Liher taldea bihar Mutrikun izango da.

Mutrikuko Gaztetxia berriro ere martxan da ohiko giza eta kultur aktibitateak eskainiaz hilero hilero. Asteburu honetarako hitzaldia eta kontzertu bat antolatu dute.

Hasteko gaur ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Gaztetxian bertan, 'Venezuela gerturik' hitzaldia eskainiko dute aurtengo udaran bertan izan diren hiru brigadistek, horien artean Maider Lazkano mutrikuarra.

Bestalde, bihar, gaueko 23:00etan, Liher talde donostiarrak 'Hauts' bere lehen diskoa aurkeztuko du. Taldean lau musikari arituko dira; Libe Hernando, Iñigo Etxarri, Ekaitz Otxoa eta Joshka Natkek. Beraiek osatzen dute rock taldea eta sarrera 3 eurokoa izango da. Azkenik, gaur ostirala, Ondarroako Beikozine jatetxe aretoan, Garoa mutrikuarrak, 'Hariak hautsiz' diskoan oinarritutako kantaldia eskainiko du afaria ostean. Sarrera doan izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate