Diario Vasco

Arimen gauean festa antolatzeko dena prest dute Mendaron

  • Hilaren 28an izango da In Laike aisialdi taldekoen eskutik

Hilaren 31n, arimen egunaren aurreko eguna izanik udaletxeko kultura saileko teknikaria, herriko beste hainbat elkarteekin bat eginik hasi da arimen eguna prestatzen.

In Laike aisialdi taldekoek herriko haur eta gaztetxoentzat arratsalde beldurgarria antolatzen hasi ziren eta urte askotan zehar horrela ekin diote. Gaur egun, Halloween eguna ospatzea ohitura da gure herrian. Aurreko urtean In Laike taldeko begiraleen denbora libre ezak jai hau antolatzeko zailtazunak agerian utzi zituen eta hutsune hau bete zedin udaletxetik Ludoteka eta Gaztelekuko arduradunei egun hau antolatzen laguntzeko eskaera luzatu zieten.

Lan bateratua

Azkenean «erreleboa» azken bi zerbitzu hauek hartu zuten, baina In laike taldeko hainbat begiralek ekintzan parte hartu eta lan bateratua eraman zuten aurrera.

Aurten ere, Udaletxea, Gaztelekua, Ludoteka eta In Laike taldeak Halloween edo arimen gaua prestatzeko lan bilerak izan dituzte, beraz aurten ere sorgin, mamu, deabru... mozorroak jazteko aukera izango dute gure herriko haurrek, jai berezi bat izango dutelako hilaren 28an, hau da, urriaren azken ostiralean.

Exposición de pintura

Durante todo el fin de semana, comenzando desde hoy por la tarde hasta el domingo día 16, se podrá visitar la exposición del concurso de pintura al aire libre celebrado el primer sábado de octubre.

La exposición fue abierta el pasado fin de semana y hoy viernes, a partir de las 18.00 horas hasta las 20.00 horas podrá ser visitada. Mañana sábado y el domingo además del horario de tarde, la exposición abrirá sus puertas también en horario de mañana, de 12.00 a 14.00horas.

Las obras están colocadas en el local municipal existente junto al hogar de jubilados

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate